Santiago Alba Rico (1960) filosofian lizentziaduna da. Urte askotan uztartu zituen prentsa anitzetarako (tartean itxitako Egin) egin zituen kolaborazioak eta TVE katearentzako lana. Azken horietatik nabarmentzekoak dira La Bola de Cristal saioko Los electroduendes atalerako 120 gidoi. Honako liburu hauek kaleratu ditu: Dejar de pensar eta Volver a pensar (Carlos Fernandez Liriarekin batera) eta Viva el mal, viva el capital, El mundo incompleto eta Las reglas del caos. Arabian bizi da duela hamabi urte, eta kultura eta jendarte horren jakitun, Naguib Surur Egiptoko poetaren obrak itzuli ditu.
Carlos Fernandez Liriak filosofia irakasten du Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Honako liburu hauen egile da: Dejar de pensar (1986), Volver a pensar (1989), Sin vigilancia y sin castigo. Una discusión con Michel Foucault (1992), El materialismo (1998) eta La impaciencia de la libertad. Michel Foucault y lo político (2000), azken hori beste batzuekin batera.