Félix Sierra Hoyos (Medina de Rioseco, 1959). BHIko filosofia irakaslea da irakaskuntza publikoan. Amnistia Internacionaleko, CGT sindikatuko eta Valladolideko ARMHko kidea da. Historian, antropologian eta artean interesaturik, materialismo kulturalaren hariari segitzen dio.
Nafarroan 1938an gertatu zen ihesaldi bati buruzko dokumentu batzuk aurkitu eta gero, ihes egindako hainbat presoren lagun egin zen eta La fuga de San Cristóbal. 1938 (Pamiela, 1990) argitaratu zuen.
Hamabost urte geroago ihesaldi heroiko haren gainean ikertzen segitzen du eta justizia egintzatzat jotzen du errepresioaren biktimen memoria berreskuratzea.
Iñaki Alforja Sagone (Iruña, 1967). Dokumental-egilea da eta ikus-entzunezkoen munduan esperientzia du, hainbat telebista katerentzat eta Amerika Latinoan eta Afrikan hainbat erakunde eta GKErentzat lan egin duelarik.
Eguzki Bideoak ikus-entzunezko kontrainformazioko kolektiboaren kide sortzaile da.
2003an San Kristobal gotorlekuari buruzko -kartzela zen eta 1938ko ihesaldia gertatu zen garaia harturik- dokumental bat egiten hasi zen, argitara 2005ean emango dutena.
Zigor-erakundeetako agiritegietako ikertze lana eta ihesaldiko zenbait protagonistari eginiko elkarrizketak gehitu dira Félix Sierraren liburuaren edizio berri honetan.