Santiago Yaniz kazetari eta argazkilariaren 20 urtetik gorako lana. Ipar Euskal Herriko, Nafarroako, Arabako, Gipuzkoa eta Bizkaiko argazki koloredun paregabeak ingelesez, euskaraz, frantsesez eta gazteleraz dauden iruzkinez hornituak. Bailarak, errekak, mendiak, baserriak, herriak, basoak argilun ezberdinekin erakusten dira, urtaro ezberdinetan eta eguneko une ezberdinetan. Argazki-oinak lau hizkuntzetan; euskara, ingelesa, frantsesa eta gaztelania.












