Justizian irmoki sinesten duen Estatu Segurtasunaren Auzitegiko Instrukzio-epaile batek, zeinaren helmuga Botere judizialaren barnean gorenera iristea den, honen zirrikituak hausnartzeari ekiten dio terrorismoaz akusatutako preso euskaldunekin izandako eguneroko esperientzietatik abiatuz. 1992. urtean hasi zen egilea Egin egunkariko erredakzioan Bilbon, eta Hernanin gero. 1996ko abuztuaren 17an atxilotua izan zen eta talde armatuko kide izatea leporatu zioten.






