Kantari kubatarraren lan berria plazaratu da azkenean 2010ean, gorabehera anitzen ostean. Azken bi urteetan jardun du proiektu honetan eta 2008ko urria eta 2009ko ekaina artean egin zituen grabaketa eta nahasketa guztiak Habanako Ojalá estudioetan. Hamabi kanta biltzen ditu disko honek, guztiak kantagilearenak.









