Joxemi Zumalabe zena ez da liburu honetan kabitzen, beraz, ez bilatu orrialdeotan biografiarik. Hori bai, bere izpiritu orekatuarekin eta apustu emankorrarekin egingo duzu topo.
Liburuan euskarazko prentsaren ibilbidea aztertzen da. Jaurlaritzak kazetalmolde horrekiko izan duen jarrera erasokorra esplikatzeko saioa da bereziki.
Euskal prentsa zer den eta euskal nazioaren garapenerako duen ezinbestekogarrantzia azpimarratzen saiatzen da Jexuxmari Zalakain.