Paseo haietako batean amets banatzailea agertu zitzaion. Gisa honetara hasten da Fernando Alonsok liburu honetan biltzen dituen narrazioetako bat. Lehen narrazioan, Jon Larrea Manhattan-eko arte galerietan barrena dabil, musu bat jaso duela ohartzen denean. Gero, Gorka eta Jaionek topo egiten dute Hayde Park-eko arratsalde oskorrian. Beste narrazio batean, Olatzek hodeiez betetako kutxa bat jasotzen du postaz. Azken batean, hogeita lau historia ezberdin, eder, liluragarri biltzen dizkigu egileak.
Fernando Alonsoren lehen liburua da hau, poesiaren eta prosaren artean dabilena, hiri barneko kronika garaikidea eskainiz eta jendeen, lurren eta agertokien nahasketa atsegina gauzatuz.
