1996an hasi zen Basaki talde euskaldunaren azken diska dugu. Lanak oinarri sendoa, rockzalea eta indartsua badu ere, diska berri honetan melodiak asko zaindu ditu. Horrek lanari argi-ilunak, dualitatea, eman dizkio. Aurreko diskarekin Top Gaztearen lehen postuan egon eta gero, indartsu dator, berriro ere, Basaki
