Kataroak, tenplarioak, mairuak, protestanteak, sorginak, sexu-delituak... Inkisizioak sei mende luzez jazarri zuen heresia. Errege-erregina Katolikoek martxan jarritako inkisizio-aparatua polizia bat izan zen, izuaren bidez, fanatismoaren eta ankerkeriaren sinbolo bilakatu zena, eta besteak beste euskaldunen eta Amerikako indiarren kontra jardun zuena.





