Ultzamako historiatik ibilbide bat da liburu hau, trikuharrietatik, bideetatik, basoetatik eta kaleetatik. Bertako protagonistak ere aurkezten dizkigu: kobazuloetako biztanleak, petxeroak, soldaduak, mandazainak, bidelapurrak, almadiazainak… Horien ekintzarik esanguratsuenak eta eguneroko jarduerak. Koloretako argazkiez eta irudiez hornitutako lana.