Osama Bin Ladenen heriotza eta gero. Idazleak dio gertaera hark hamarkada baten bukaera sinbolikoa adierazten duela, hain zuzen, bereizgarri izan duena nazioarteko terrorismoaren mehatxuaren obsesioa. Al Qaedaren historiak sorrarazten dituen galderei erantzuteko une egokia da, beraz, lekukotza eta dokumentazioaren bidez; lehen eskuko testuak ere biltzen ditu lan honek, eta besteak beste, Al Qaedaren sorreran parte hartu zuen kide baten oharrak.