José Pellicer 1912an jaio zen familia dirudun baten baitan. Gaztetatik erakutsi zuen justiziarekiko konpromiso bizia, eta horrek bultzatu zuen etorkizun burges bati ateak itxi eta 18 urte eskas zituela CNT eta FAI alderdietan afiliatzera. Nosotros taldeko kide izan zen, ondorengo La Columna de Hierro sustatu zuena. Erakunde hau berehala bihurtu zen erreferente iraultza azken hariraino eraman behar zela sinesten zuten pertsonentzako, bai aurreneko lerroan bai erretagoardian. Zutabeen militarizazioaren eta erakunde libertarioen burokratizazioaren aurkaririk leialena izan zen.