1933an idatzitako liburua da hau, Hitlerrek boterea lortu eta hilabete gutxira. Izan ziren hitzaren erabilera maltzurra baliatuz nazismoaren ezarpen ankerra bultzatu zutenak, horrela, Hirugarren Reichak eginiko izugarrikeriak indartuz eta legezkotzat hartuz. Liburu honen bidez, horretan lagundu zuten guztiak salatu nahi ditu Krausek.