John Donne, Goethe, Pushkin, Ezra Pound, Drummond de Andrade... Iragan mende eta gizaldi infinizio honetan, lurbirako mintzaira eta populu guztiek Poema bat baizik ez dute idatzi, gizakumearen gozmin guztietatik sortu den Poeta bakarraren eskutik. Joseba Sarrionandiak badaki, eta agian horregatik eskaintzen digu bilduma hau: Hezurrezko xirulak irakurriz geronek ere noizbait jakite hori iritsi dezagun.









