Liburua: Guda ezberdin baten barne-kronika erakargarria da honakoa, Robin Hood berberaren oinordekoa izan zitekeenak gidatua, botere ekonomikoak desjabetzeko eta behartuenen artean harrapatutakoa banatzeko erabilitako hamaika etxebizitza eta ezkutaleku paristarretatik garamatza Luciok. Harentzat libre izateak konplexurik gabe botere arbitrario bati jaramonik ez egitea da, lanbide baten bitartez independentzia lortzea, ondaregabetuenenganako elkartasuna adieraztea, bizitzak gure esku jartzen dituen aberastasunak banatzea. Liburu honetan, haren memorietan, nola lortu duen kontatzen du pausuz pausu. Ongi etorri haren sekretura, ongi etorri utopiara.
DVDa: Xuxendariak: Aitor Arregi y Jose Mari Goenaga.
Egileak: Irusoin, Moriarti Produkzioak
Anarkistak izan dira eta badira anitz munduan. Lapurretak egin behar izan dituztenak edota haien ideien alde kontrabandoan parte hartu behar izan dutenak asko dira. Cherekin estrategiak eztabaidatu behar izan dituztenak edo Eldridge Cleaver -Pantera Arrosen liderra- lagundu dutenak gutxiengoa dira. Aurreko guztiari gehituta traveller checks deitutakoen faltsutze masiboaren bitartez mundu osoko banku boteretsuena estu hartzen duen anarkista eta hori igeltsero ogibidera egun batez ere hutsik egin gabe lortzen duena bakarra dago munduan: Lucio Urtubia, Cascanteko gizasemea.





_4789-cuentos_Mexicanos.png)
_8895-PiO_BAROJA.png)







