Billie Holiday jazzaren emakumezko ahotsik garrantzitsu eta eragin handienekotzat hartzen dute askok. Abesti bakoitzak du bere historia, eta komikiaren eta marrazkilaritzaren munduko erreferenterik nagusienetakoa den THAk, Billieren musikaren ezagun handia izaki, abesti sorta bat jaso du eta kanten letrak berak bezain harrigarri nahiz iradokitzaileak diren irudiak sortu ditu.