Abantailak

EUSKAL HERRIKO IRAKURLEEN KLUBA: Egin zaitez bazkide!
Gure Liburuak lehen Euskal Herriko Irakurleen Kluba
Dagoeneko milaka harpidedun dituen irakurleen kluba. Guztien konfiantzari esker, harpidedunei abantaila ugari, eta prezio interesgarriak eskaintzeko aukera dugu.

Gure Liburuak klub ezberdina da, irakurle ezberdinentzakoa
Monopolio handiek gero eta gehiago kontrolatzen duten liburuen eta diskoen merkatuaren aurrean, liburu nabarren eta diskoen zein liburuen aniztasunaren alde egiten duen irakurleen kluba.
Diskurtso bakarraren eta ezberdin pentsatzen duena jazartzen den garai hauetan, pentsamendu librearen esparrua izan nahi duen irakurleen kluba, gure kultura oinarritzat hartu eta munduko herri guztientzat eskuak zabalik dituena.

Kalitatezko kluba
Kalitatea hitz giltzarria da guretzat. Gure produktuetan eta zerbitzuan ezinbestekoa dugu, eta gure egile eta irakurleen kalitate intelektuala eta humanoa ere ez da nolanahikoa.
Egin zaitez klub honetako bazkide.


ABANTAILAK AURKITUKO DITUZU EDONON
Ez duzu ezer ordaindu behar Gure Liburuakeko kide izateagatik: ez harpidetza gasturik, ez kuotarik, ez bidalketa gasturik. Soilik deskontuarekin erosten dituzun produktuak ordaindu behar dituzu.


Deskontua %20ra heltzen da gure produktu guztietan
.


Zure liburutegia etxean
Hiru hilero, dohainik Gure Liburuak aldizkaria jasoko duzu etxean, aurreko hiru hilabeteetako nobedadeekin. Liburuez gain, diseinu originaldun kamisetak, DVDak, musika, audiolibroak eta komikirik sarituenak aurkituko dituzu. Aipatu aldizkarian argitalpen munduaren berriak daude, egileen artikuluak, literatur nobedadeen informazioa, kritikak, iritzi artikuluak…

Gomendatutako liburuak. Hilero liburu bat gomendatuko dizugu. Libururik interesgarrienak, bitxienak, onenak izango dira gure liburu gomendatuak. Zure gustukoa ez bada nahi duzun produktuarengatik alda dezakezu.


Literatur informazioa
. Bazkide guztiek dohainik sei hilero kaleratzen den Txalaparta argitaletxearen Hitzak&Ideiak aldizkaria jasoko duzue.

Bestelako abantailak.
Txalaparta argitaletxearen eskutik sei hilero munduko leku ezberdinetara egiten den bidai zozketan parte hartuko duzu.


Konpromiso bakarra
:
Ongi etorri oparia jasotzeko gutxienez bi urtez izan behar zara Klubeko bazkide.

Harpidetza motak lau dira:

- Liburu bat hilero uztaila eta abuztuan salbu. Nahi izanez gero zortzi izan daitezke azaroa eta abenduan libururik ez duzula nahi esaten badiguzu. Aldatzen ez baduzu, hilero gomendatutako liburua jasoko duzu. Aldaketak, telefonoz, bidaltzen dugun inprimakiaren bidez edo posta elektronikoaren bidez egin daitezke. Edozein produktuagatik alda daitezke gomendatutako liburuak.

- Euskara, 6 liburu urtero. Euskaraz soilik irakurtzen duzuenentzat. Martxoan, maiatzan, ekainan, irailan, azaroan eta abenduan gomendatzen dizkizut liburuak.

- Biak. Aurreko bi aukeren batuketa.
- Urtean 8 liburu. Atzerrian dauden eta hilero liburuak jasotzeko arazoak dauzkaten bazkideentzako harpidetza berezia. Komeni zaienean urtean zortzi produktu erosteko konpromisoa. Hamar produktuen ordainketa egiteko erraztasunak eskaintzen ditugu.

Harpidetza mota guztietan gutxieneko konpromisoa da aipatutakoa. Hortik aurrera bazkide bakoitzak nahi adina produktu eros ditzake ohiko deskontuekin eta bidalketa gasturik gabe.

Gure Liburuakek bidalketa guztiak posta bidez egiten ditu aparteko gasturik gabe (salbuespen bakarra jasotzean ordaintzeko egiten diren ordainketak dira, horietan bidalketako hiru euro ordaintzen dira).

¿Bazkide egiteko modua?
Hemen zure datu guztiak bete behar dituzu: Datuak Bidali

Bazkide berriek oparia jasoko dute ongietorri moduan.
Oparia jaso ahal izateko, ordainketa bankuko kontutik egin beharko da.
Postaordaina modua aukeratu dutenek ez dute oparirik jaso. "Euskara" harpidetza motak (4 liburu urtean) soilik bi liburu ditu opari.
Liburu-opari hauen artean 4 hautatu behar dituzu.
Zure datuak sartu behar dituzun atalean, hemen, leihatiila bat agertuko zaizu, eta bertan seinalatu beharko duzu zein den zure aukera.