Mariasun Landak jaso du Dabilen Elea saria
Euskal Liburuaren Gauan Mariasun Landa idazleari eman zioten aurtengo Dabilen Elea saria. Esker oneko eta egindako lanaz harro, Landak saria Asun Balzola, Joxean Ormazabal eta Xabier Leteri eskaini zien. Euskal liburugintzaren inguruan lanean ari diren bost elkarte hauen ekimenez banatzen da Dabilen Elea saria: Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala (APIE-EIEP), Euskal Itzultzai- le, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkartea. Aurretik Antton Olariaga (2008), Juan Mari To- rrealdai (2009) eta Itxaropena argitaletxea (2010) izan dira sari hau eskuratu dutenak.